Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Helmuga turistikoak

Herria

Sopuerta

  • Udaletxea eta Andra Mariaren eliza
  • Plaza nagusia

Sopuerta

Sopuerta da Enkarterriko udalerri zaharrenetako bat, eta historia handieneko bat, bereziki meatzaritzan duen iraganagatik. Dorre bandokide ugari daude herrian, eta horregatik da ezagun batez ere. Leku estrategikoan dagoenez, oso gune garrantzitsua izan zen Erdi Aroan, eta ibaitik gertu dauden defentsarako eraikinak guda askoren lekuko izan ziren. Garay eta La Puente dorreak Sopuertako udalerriaren historia luzearen bi adibide baino ez dira. San Martin elizak ere aparteko aipamena merezi du. Garrantzia artistiko handiko eraikina da, bere nabeak eta erretaulak erakusten dutenez. Pisoraca galtzada erromatarra ere azpimarratzeko modukoa da, eskualdean erromatarrak egon zirela erakusten baitu. Bide horri jarraituz, Erdi Aroko zubi erromatarra igaroko dugu, eta Sopuertako hainbat gune bisitatu ondoren, Urrutia dorreraino iritsiko gara. Sopuertako meatze-instalazioak monumentu artistiko dira Horrez guztiaz gain, minerala erretzeko bi labeengatik da ezaguna Sopuerta. Monumentu artistiko dira egun. Izan ere, Enkarterri eskualdean burdin minerala zegoen, eta horri esker leku aberatsa izatera iritsi zen. Sopuertara abuztuan joatea erabakiz gero, San Rokeren omenezko jaiez gozatu ahal izango dugu. Horrez gain, abeltzaintzaren nondik norakoak ezagutzeko aukera paregabea eskaintzen duten bi azoka antolatzen dituzte urtean zehar.


Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Hedadura:

42.80

Biztanle-kopurua:

2552

Euskadi, auzolana