Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Helmuga turistikoak

Herria

Zaratamo

  • Zaratamoko ikuspegi orokorra
  • Zaratamoko udaletxea
  • San Lorentzo eliza
  • Upoko Pagadia

Zaratamo

Bilbo Handia eskualdean kokatuta dagoen Bizkaiko elizate hau landa izaera nabarmeneko hainbat auzok osatzen dute, eta Upo eta Artanda mendien babesean dago.

 

Udalerriak bi zati oso ezberdin ditu. Beheko aldeak, Arrigorriagatik gertu eta Nerbioi ibaiaren ertzekoak, industria du nagusi, eta goiko aldekoarekin alderatuta, oso bestelakoa da. Goian, Elexalde hirigune nagusian ekingo diogu gure ibilbideari. Auzo lasai eta atsegin honetan, nabarmentzekoak dira San Lorentzo eliza eta honen alboan, frontoia eta udaletxea.

 

Ingurune natural paregabean dago Zaratamoko goiko alde hori, bista ikusgarriez gozatzeko aukera eskaintzen baitu. Hala, jende asko igo ohi da Upo eta Artanda mendietara eta horietan, Bilboko hirigunearen eta Nerbioi ibaiaren haraneko ikuspegi bikainak daude. Bi gailurron arteko mendi-lepoan, Upoko Pagadia izeneko aisialdigunea topatuko dugu.

 

Bi zonalde ditu: Upo mendiaren magalean batetik, pagoz inguratutako zelai zabala dago eta mendi lepoaren beste aldean, berriz, Artada mendira bidean, San Segismundo baseliza. Ermita horren inguruan erromeria antolatzen dute urtero, uztailaren 3an. Handik gertu gainera, mahaiak eta barbakoak daude; egun pasa joateko leku zoragarria da, beraz.

 

Bestalde, urtean zehar, hainbat jai egun izaten dira Zaratamon; horien artean, San Bizente eta San Lorentzo festak bereiz ditzakegu, hurrenez hurren, urtarrilaren 20an eta abuztuaren 10ean ospatzen dituzten jaiak.


Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Hedadura:

10.00

Biztanle-kopurua:

1709

Ekitaldiak

Zer, noiz eta non
    Ikusi agenda osoa
    Euskadi, auzolana