Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Helmuga turistikoak

Herria

Zizurkil

  • Zizurkilgo udaletxea
  • San Millan eliza

Zizurkil

Larre berdeek inguratzen duten hiriguneak eta zenbait auzotan antolatutako baserri multzoek osatzen dute udalerria. Bi zatitan banatuta dago hirigunea: Zizurkil Behea eta Zizurkil Goikoa. Oria ibaiaren gainean eraikitako harlanduzko zubia igarota iritsiko gara Elbarrenera, Villabonatik gertu, udalerriaren beheko aldean, dagoen auzora. Handik bi kilometrora dago Zizurkil Goikoa, udalerriko zerbitzu gehienak biltzen dituen gunea. Plazan has dezakegu gure ibilaldia. San Millan eliza barrokoa gailentzen da bertan. Gotorleku itxura duen nabe bakarreko eraikin itzela da. Gurutze-gangek estaltzen dute sabaia. Nabarmentzekoa da eliz atariko egurrezko egitura, Gipuzkoako ederrenetakoa ezbairik gabe. Elizaren inguruan, beste hainbat eraikin interesgarri daude: Apaiz-Etxea edo Eliz Gain, Etxeberri, Iriarte, Portxeta eta aurreko horman Erdi Aroko zenbait elementu ageri dituen San Millan, esaterako. Udaletxeak, bestalde, oinplano angeluzuzena eta hiru arkuko ataria ditu. Horrez gain, armarri eder bat ikus daiteke fatxadan. Zizurkilgo baserriak Merezi du, era berean, landa giroko auzoetan murgiltzea, herri arkitekturaren adierazgarri diren baserri eder asko baitaude. Nabarmentzekoak dira, besteak beste, Lardamuño (Buztin Ballara), Andia, Areta eta Zarateko Benta (Mendi Ballara) eta Berastegi, Legarralde eta Luzuriaga (Aezkoa Ballara). Gainera, ibilaldi polita egin dezakegu Andatza (562 m) mendira. Horretarako, erdigunean hasten den baso-bide bat hartuko dugu Zarate baserrirantz. Atseden hartzeko eta naturaz gozatzeko aukera eskaintzen duen zelai handi bat dauka inguruan. Bestalde, abuztuaren 15ean ospatzen dituzte Zizurkilen herriko zaindariaren jaiak, Jasokundeko Andre Mariaren omenez. Elbarrena auzoan, berriz, Arantzazuko Ama Birjinaren eguna ospatzen dute irailaren 9an.


Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Hedadura:

15.40

Biztanle-kopurua:

2766

Euskadi, auzolana