Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Helmuga turistikoak

Herria

Ziortza-Bolibar

  • Ziortzako Kolegiata
  • Ziortzako Kolegiata
  • Done Jakue Bidea Kostaldetik
  • Simon Bolivar museoa
  • Bolibar
  • Santo Tomas eliza

Ziortza-Bolibar

Ziortza-Bolibar, hain zuzen, gune magikoz jositako herria da, eta horiek guztiek gure arbasoen garai eta sentipenetara garraiatuko gaituzte. Bizkaiko udalerri hau Oiz mendiaren babesean dago, eta honako bi nukleo hauek osatzen dute: batetik, Ziortza dugu, lurraldeko erlijio eta landa gune zaharrenetako bat dagoen tokia; eta, bestetik, Bolibar, garai batean La Puebla de Bolibar izenekoa.

 

Ziortzako Kolegiata

Bolibar herritik bertatik, galtzada bati jarraituta Ziortzako Kolegiatara iritsiko gara. Done Jakue bidearen kostaldeko ibilbidearen igarobide historikoa dugu eta egun, Euskadiko Monumentu Nazional izendatu dute. Bizkaiko kolegiata bakarra da eta hainbat elementuk osatzen dute monumentu-multzoa: Elizak, klaustroak, abade-etxeak, erromesen ospitaleak (gaur, ostatu dena), hesiek, maizter-etxeak, gurutze bideak, Erdi Aroko galtzadak eta ekialdeko eta mendebaldeko ateek, besteak beste.

 

Bolibarri dagokionez, Simon Bolivarren arbasoen sorlekua delako da ezaguna, batez ere. Hego Amerikaren lokabetzean garrantzitsua izan zen pertsonaia hori eta bere omenezko museoa dago Errementarikua baserrian. Simon Bolivar Museoan, "Venezuelako Askatzailearen" ibilbide pertsonalaren eta politikoaren nondik norakoak azaltzen dituzte. Horrez gainera, Erdi Aroan bizkaitarrek izan zuten bizimodua ezagutzeko aukera ematen dio bisitariari. Museoaren alboan, Bolivarren omenezko bustoa dago, Venezuelako Gobernuak berak oparitutakoa.

 

Herriak badu beste lotura bitxi bat herrialde horrekin. Izan ere, Santo Tomas parrokiaren (XVII eta XVIII. mendeetan zehar eraikia) elizako arkupean, Coromotoko Andre Mariaren, Venezuelako zaindariaren, irudia dago.

 

Bestalde, Ziortza-Bolibarrek baditu Zeinka eta Arta bezalako landa-auzo interesgarriak ere. Azken honetantxe dago XI. mendekoa omen den San Pedro baseliza. Nabarmentzekoa da horma batean, hareharrian eginda dagoen leiho mozarabiarra. 


Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Hedadura:

18.00

Biztanle-kopurua:

426

Euskadi, auzolana