Jasokundeko Andra Mariaren eliza

Mañaria

Helmuga turistikoak

Herriak

Urkiolako Parke Naturalak hartzen du Durangaldeko herri txiki honen azaleraren zati handi bat. Paisaia ezin ederragoak inguratzen du Mañaria. Eskalada edota espeleologia zaleez gain, gainerako mendizale asko ere erakartzen dituzten mendien karezko gailurren babesean dago, Errialtabaso (1.018 m), Mugarra (964 m), Saibi (946 m) eta Untzillatx (934 m) artean. Asko dira eremu horretan zehar aurki daitezkeen barrunbeak eta leizeak.

 

Durango eta Gasteiz lotzen dituen errepidearen albo bietan zehar hedatzen da herrigunea. Mañarian armarridun zenbait etxe dauden arren, eraikin guztien artean Jasokundeko Andra Mariaren parroki-eliza nabarmentzen da, eskualdeko ederrenetakoa. Hiru zatitan bereizitako nabea, sakristia eta dorre bat ditu. Halere, azpimarragarriena egurrezko ganga ederra eta barruko altzariak dira. Ezinbestean aipatu behar da, era berean, koruko organoa, Bizkaiko zaharrenetakoa baita. Horrez gain, deigarria da Aldeagoiena auzoan, pago eta pinu basoen artean, dagoen Jasokundeko Andra Mariaren baseliza.

 

Urkiolako santutegia

Abadiñoko udalerriarena den arren, Urkiolako Santutegia Mañaritik kilometro gutxira dago. Handik gertu, Toki Alai zentroa dago, bisitariei parkearen inguruko informazioa eskaintzeko. Gainera, mahaiak, iturriak, barbakoak... dituen atsedenleku bat ere badago, lagunartean edo familian eguna pasatzeko ezin hobea.

 

Urtero, abuztuaren 15aren hurrengo barikuan, Mañariko bizilagunak Urkiolako Santutegira joaten dira. Bertan, ohitura denez, salbea abesten dute. Gero, bazkaldu eta izadiarekin harremanetan, jai giroaz gozatzen dute.

Datu interesgarriak

Hedadura
17.60 Km
Biztanle-kopurua
516

Ekitaldiak

Euskadi, auzolana