Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Helmuga turistikoak

Herria

Lezama

  • Lezamako udaletxea
  • Andra Mari eliza

Lezama

Txorierriko haranean, Lezama bi mendilerrok mugatutako lautada bat da, eta ondo komunikatuta dago Butroiko eta Nerbioiko haranekin. Erdi Aroko ezaugarri ugari mantentzen dituzten oinetxe eta dorre ugari daude Bizkaiko udalerri honetan. Zaharrenen artean, Basabil eta Aretxabaleta baserriak eta Oxangoiti oinetxea nabarmentzen dira.

 

Hirigunean, XIII. mendeko Andra Mari eliza dotorea ikusiko dugu, Errenazimentu garaiko fatxada eta bost aldare dituen eraikina. Alboan, XIV. mendean harlanduz egindako Lezamako dorrea aurkituko dugu. Gainera, mendixka batean, Ganguren mendizerraren magalean, dagoenez, dorrea bisitatzeaz gain, Bizkaiko paisaia ederrenetako batez gozatzeko aukera eskaintzen du.

 

Zaldiketako elkarte bat ere badago Lezaman. Zaldian ibiltzen ikasteko leku paregabea da naturaren erdi-erdian kokatutako errota baten inguruko zelaietan. Lezamako jai nagusiak, Andre Mariak, irailaren 8an ospatzen dira, eta egun hori aproposa izan daiteke udalerria bisitatu eta bertako festa herrikoiak ezagutzeko.


Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Hedadura:

16.80

Biztanle-kopurua:

2404

Ekitaldiak

Zer, noiz eta non
    Ikusi agenda osoa
    Euskadi, auzolana