Olaberriko ikuspegi orokorra

Olaberria

Helmuga turistikoak

Herriak

"Goierriko balkoia" izenez da ezaguna, eta nahiko toki garaian dago kokatuta (342 m). Horri esker, bisitariak ikuspegi panoramiko ezin hobeez goza dezake: Txindoki, Aizkorri (1.528 m)... Udalerriko eraikin azpimarragarrienen artean, XVI eta XVII. mendeetan eraberritutako San Joan Bataiatzailearen parrokia gailentzen da. Udaletxeak ere aparteko aipamena merezi du. Oraintsu berritutako eraikin horren hormek historia luzea gordetzen dute.

 

Naturaren altxorrak

Horrez gain, altxor natural zoragarriak daude Olaberrin. Erdigunean bertan, hainbat ibilaldi egin daitezke. Horietako bat, Santa Kruz baselizatik igarotzen da. Egurrezko ganga eder batek estaltzen du aldarea. Ermita ez ezik, ingurunea ere zoragarria da.

 

Gure ibilbideari amaiera ezin hobea emateko, Olaberriko beste gune interesgarri batera joko dugu, bisitari ugari erakartzen dituen leku batera, Karting-Olaberria auto txikien zirkuitura, alegia. Ihurre auzoaren alboan dago. 1.160 metro ditu eta gidatzeko dugun gaitasuna -edo gaitasunik eza- erakusteko aukera ezin hobea da.

Datu interesgarriak

Hedadura
6.90 Km
Biztanle-kopurua
948

Ekitaldiak

Euskadi, auzolana