Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Helmuga turistikoak

Herria

Lanestosa

  • Lanestosako zubi zaharra
  • Plaza Berria
  • Lanestosako Udaletxea
  • Lanestosako ikuspegi orokorra
  • Lanestosa

Lanestosa

Batetik, geografikoki duen kokapen pribilegiatua, nola naturaren ikuspegitik, hala estrategiaren aldetik, eta, bestetik, berezkoa duen historia aberatsa, hiribildu honen erakarpen indar handienak dira. Hiribildu hau da, hain zuzen, Bizkaian eratu zen lehenetarikoa.

 

Lanestosak Erdi Aroko izaera dauka, denboraren joanak ezabatu ez duena. Eta horixe da udalerriaren bereizgarri nagusia, garai hartako elementuz josita dagoen erdigune zoragarrian ikus daitekeen bezalaxe.

 

Balkoiz betetako etxeak, kale estuak, plaza arkupeduna eta XVII. eta XVIII. mendeetako jauregiak direla tarteko, bisitariak ikuskizun bereziaz gozatu ahal izango du.

 

Multzo arkitektoniko interesgarria

Hasteko, herriko erdigunean bertan San Pedro eliza dago, XVI. mendeko eraikin errenazentista ikusgarria. Halaber, Lanestosako Colina jauregia ere bisitatuko dugu, eraikin barroko dotorea.

 

Udalerriko beste aparteko leku bat karobia da, kareharritik karea sortzeko erabiltzen zen labea, alegia. Gure ibilbideari azken ukitua eskaintzeko, bestalde, zubi zaharrera joko dugu, garai batean Laredo eta Burgos batzen zituen zubira, hain zuzen.

 

Horretaz guztiaz gain, Lanestosara abuztuan gerturatzen den orok herriko jaietaz gozatu ahal izango du, izan ere, Elurretako Andre Mariren jaien ospakizunetan, arku loretsuen dantza egiten da herrian abuztuaren 5ean, eta abuztuaren 16an, ostera, San Rokeren omenezko jai herrikoia ospatzen da.


Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Hedadura:

1.30

Biztanle-kopurua:

272

Euskadi, auzolana