Udaletxea

Kortezubi

Helmuga turistikoak

Herriak

Kortezubik harro adierazten du Bizkaiko bi altxor historiko eta artistiko dituela bere lurretan.

 

Bertan dauden mendi egiturak direla tarteko, hainbat koba sortzeko bidea ireki da; esate baterako, Santimamiñekoa, herriko ardatz nagusia. 1916an aurkitu zuten, Basondo auzo paregabean. Santimamiñeko kobak aztarnategi garrantzitsuak dira, bakarrak Bizkaian. Koba horietan, Paleolitikoaren hasieratik hasi eta Erromanizazio garaira arteko hondar arkeologikoak topatu zituzten.

 

Gainera, hainbat animalia ikus daitezke irudikatuta, bai eta estalagmita formazio ugari ere. Bestalde, Sagastigorri koba dugu, 1958an induskatu zutena. Hango piezak ondo gorde dira.

 

Omako basoa, Kortezubiko gune magikoa

Kobazulo horietako altxor arkeologikoak bisitatu ondoren, udalerriko multzo monumentala ikusteko aukera izango dugu; Santiago eliza, esate baterako, urreztaturiko erretaula polita eta ezaugarri gotikoak dituen eraikin ederra da. Halaber, Omako Basoa nabarmendu beharra dago, zalantzarik gabe. Agustin Ibarrola artistak bere obrak marraztu ditu baso horretako zuhaitz eta harrietan. Ondorioz, naturaz eta arteaz gozatzeko aukera paregabea da, margoak ikusiaz batera ibilaldi atsegina egiteko ingurune zoragarria baita.

Datu interesgarriak

Hedadura
11.00 Km
Biztanle-kopurua
445

Ekitaldiak

Euskadi, auzolana