Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Helmuga turistikoak

Herria

Igorre

  • Igorre
  • Igorreko udaletxea
  • San Cristóbal

Igorre

Urkiolako eta Gorbeiako parke naturalen artean, leku pribilegiatu batean dago Igorre, eta inguruan hainbat plan eta ibilbide egiteko aukera eskaintzen du. Gainera, natura intereseko eremuak ditu, eta horiei esker, are ederragoa da elezahar eta pertsonaia mitologikoen bizileku den haran honetako paisaia.

 

Besteak beste, Mandola eta Aramotz mendiek inguratzen dute udalerria. Arratia ibaiak zeharkatzen du eta Indusi errekaren urak jasotzen ditu bidean. Zazpi auzok osatzen dute Igorre eta herrigunea bera Elexalde auzoan dago. Bertan, nabarmentzeko modukoa da Andre Mariaren parrokia, zenbait estilotako erretaulak dituen eliza. Halaber, hainbat baseliza daude Igorreko auzoetan. Santa Luzia auzoan esaterako, Elgetzuko San Kristobal ermita azpimarra daiteke baserrien artean.

 

Angeluzuzeneko oinplanodun baseliza erromaniko berantiar estilokoa da eta barruan, XVI. mendeko erretaula neogotikoa du. Bestalde, herriko festa nagusiak ekainaren erdialdean ospatzen dituzte San Antonioren omenez; ekitaldi herrikoiz beteta etortzen dira urtero egunok, eta aparteko jai giroa izaten da herrian.


Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Hedadura:

17.52

Biztanle-kopurua:

4224

Euskadi, auzolana