Helmuga turistikoak

Herriak

Larraul

Larraulera iritsiko gara, Tolosaldea eskualdeko udalerrira, Murgil mendiaren adarretan dagoena. Hirigune txiki bat dauka, eta mendi mazelaren erdialdean dago kokatuta, aranaren jaun eta jabe izateko. XIV. mendeaz gero, hainbat errota izan ditu, baita burdinola bat ere, Usarrobi errekaren indar hidraulikoari etekina ateratzen ziona. Nahiz eta ez izan inolako gune industrialik, Oria haranean aurkitzen dute lanbidea bertako biztanle askok.

 

Ingurune natural paregabea

Erdiguneko txoko nagusiak ezagutu ondoren, ingurune naturalak aukera paregabea eskaintzen dio turistari txango atseginak egiteko. Plazatik irteten den bidean zehar abiatuz gero, ondoko herrietako eta Ernio (1.075 m) mendiko bista liluragarriez gozatu ahal izango dugu. Halaber, baserri dotoreak eta inguruotan XIV. mendea ezkeroztik dauden errota ugari ikusteko aukera ere izango dugu.

 

Bestalde, abuztuan festa giroa izaten da nagusi Larraulen, izan ere, hilaren 3an San Esteban jaiak hasten dira, eta hilabete amaieran, ostera, San Bartolomeren omenezko festak ospatzen dituzte.

Datu interesgarriak

Hedadura
5.90 Km
Biztanle-kopurua
253

Ekitaldiak

Euskadi, auzolana