Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Helmuga turistikoak

Herria

Gizaburuaga

  • Gizaburuagako Udaletxea

Gizaburuaga

Herri honetako bi elementu garrantzitsuenak, hain zuzen, harria eta ura dira. Elementu horiek garrantzi handia dute udalerri txiki honetan, bertako historiak lotura hertsia baitu burdinolekin, errotekin, urtegiekin eta zubiekin. Gainera, Gizaburuaga historiaurreko inguruneen sinboloa ere bada; izan ere, bertako kobetan, historiaurreko kokalekuak, mitologia eta historia daude bilduak. Era berean, interesekoak diren toki eta eraikin ugari topatuko ditugu han. Nabarmentzekoak dira, besteak beste, Santa Katalina parrokia ikusgarria, XVI. mendean eraikitako Berpizkunde garaiko eraikin gotikoa, eta Oibarko Andre Mariaren baseliza dotorea. Ondare historikoa naturarekin batera Ondare arkitektonikoari dagokionez, Bengolea dorrea bereiz dezakegu; egun, jauregi barrokoa da eta zubi batetik iritsi gaitezke bertara. Zonalde berean dago Bengolea presa ere, Euskadin aurkitu diren burdinola konplexuenetakoa. Halaber, Lea errekaren albotik doan ibilbidetik oinez eginez, balio historiko handiko burdinolak, errotak eta zubiak ikusteko aukera izango dugu, inguruotan nagusi den paisaia menditsuaz eta naturaz gozatzen dugun bitartean. Horrez gainera, paisaia eder eta aberatsaz gozatzeko gune paregabea ere izango dugu ikusgai, Errotatxu presa, alegia.


Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Hedadura:

6.40

Biztanle-kopurua:

201

Euskadi, auzolana