Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Helmuga turistikoak

Herria

Zigoitia

  • Zigoitiko udaletxea
  • Gopegiko Andre Mariaren eliza
  • Ondategiko San Lorenzo parroquia

Zigoitia

Dorretxez eta jauregiz betetako lurraldean, edertasun eta interes historiko handiko eraikin ugari daude Zigoitian.

 

Maurga herrian, esaterako, hainbat etxondo ikusiko ditugu. Horien artean, nabarmentzekoa da Hurtado de Mendozatarren dorretxea, XV. eta XVI. mendekoa, eta baita Berastegitarren jauregia ere.

 

Era berean, Zigoitia, azken urteetan hazkunde demografiko handiena izan duen kuadrillako udalerria, Gorbeiako Parke Naturalean dauden udalerrietako bat da, eta, beraz, paraje natural bikaina dauka inguruan.

 

Arkitektura erromanikoak garrantzia handia dauka udalerrian. Zestafen, adibidez, bi adibide bikain daude: San Nikolas parrokia eta Gorostizako San Migelen baseliza. Ondategin, berriz, San Lorenzo parrokia azpimarratuko dugu. Eraikinak estilo erromanikoa mantentzen du, baina barruko erretaula nagusia barrokoa da. Azkenik, Gopegin, merezi du Andre Mariaren eliza ikustea.

 

Gorbeia eta inguruak

 

Eskualdeko bigarren udalerririk handiena da Zigoitia azalerari dagokionez. Lur gehienak, gainera, Gorbeiako Parke Naturalaren parte dira, naturgune ezin ederrago baten zati, berariazko altxorra paisaiaren eta ekologiaren ikuspuntutik. Euskal mendizaleentzat erreferentea da Gorbeiako tontorra (1.481 m).

 

Murua herritik hainbat bide daude gailurrera igotzeko. Horietako batek Zubialde ibaiari jarraitzen dio eta bisitariak paraje ederra topatuko du inguru horretan: Mairuelegorretako kobazuloak. Hainbat galeriak osatzen duten 12 kilometroko labirinto horretan forma bitxiak aurki ditzakegu. Horrez gain, behatoki paregabea topatuko dugu Oketa (1.031 m) mendian.

 

Zigoitiko eta Arabako Lautadako paisaiak ikusiko ditugu, Urrunagako urtegia eta Urkiolako gaina atzean direla. Halaber, Hariztiez eta berdegunez inguratuta dagoen Bengolarra izeneko atseden hartzeko gunea aipatu behar da. Zerbitzu asko ditu: igerilekua, mahaiak, barbakoak, frontoia, haurrentzako jolastokia...

 

Amaitzeko, ezin ahantz dezakegu udalerrian urtero antolatzen duten Gorbeialdeko Zaldien Erakusketa. Azoka horretan, zaldiak, behiak, ardiak eta ahuntzak ikus daitezke eta, horrez gain, zaldiak nola hezten dituzten erakusten dute.


Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Hedadura:

102.00

Biztanle-kopurua:

1694

Euskadi, auzolana