Ikaztegietako ikuspegi orokorra

Ikaztegieta

Helmuga turistikoak

Herriak

Berez Tolosaldea eskualdekoa bada ere, Ikaztegieta herriak lotura hertsia dauka Goierrirekin, bien arteko mugan baitago. Aizkorri mendiak eta Aralarko mendilerroak babesten dute herria, eta Oria ibaiaren urak zeharkatzen ditu bertako lursailak. Eraikin interesgarri ugari aurkituko ditugu Ikaztegietan. Herrigunean, adibidez, San Lorentzo parrokia gailentzen da. XVI. mendean eraiki zuten eta euskal estilo gotikoaren ezaugarriak ditu. Pilareko Andre Mariaren baseliza ere nahitaez aipatu behar da.

 

Ikaztegietaren kanpoaldean dago, Ordiziara doan zubiaren alboan. Bestalde, herrigunearen inguruko ingurune naturalak hainbat ibilaldi egiteko aukera eskaintzen dio bisitariari. Oso interesgarria da baserriek osatzen duten paisaiaz eta herriaren zein inguruen bista ederrez gozatzea.

 

Ikaztegietako jai nagusiak abuztuaren hasieran ospatzen dituzte, San Lorentzoren omenez. Gainera, azaroaren amaieran aste kulturala antolatzen dute. Egun horietan, hitzaldiak, ipuin-lehiaketak eta antzerkiak egiten dituzte, besteak beste.

Datu interesgarriak

Hedadura
2.00 Km
Biztanle-kopurua
470

Ekitaldiak

Euskadi, auzolana