Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Helmuga turistikoak

Herria

Ibarra

  • San Bartolome parrokia
  • Ibarrako udaletxea

Ibarra

Ibarra (Gipuzkoa) Tolosaldean dago, eta erreferente gastronomiko bihurtu da, bertako pipermin ospetsuei esker. Auzo txiki gisa jaioa, udalerri hau eliza eraikitzeari eta Izaskun bezalako gune berriak eratzeari esker sortu zen. Hala ere, Ibarra Tolosaren parte izan zen XIX. mendera arte, hiribildu titulua eskuratu zuenera arte 1802an. Ibarrako ondare historikoa bertako baserriek osatzen dute, batez ere.

 

Horien artean honako hauek gailentzen dira: XVII. mendeko Azkue baserria, jauregi itxura duen eraikina; Etxezarreta baserria, eta Txontxo baserria, XVII. mendeko eraikinen ezaugarriak dituena. Azkueko burdinola eta karobiak ere nahitaez aipatu behar dira.

 

Ondare historikoa eta bista ikusgarriak

Ibarrako erdigunean, bestalde, San Bartolome parrokia da nagusi; XVI. mendekoa da eta dorre barroko ederra dauka. Erlijio ondarearen artean, nabe bakarreko Izaskungo Andre Mariren baseliza ere azpimarratu behar da. Zuhaizti eder baten alboan dagoenez, ibilaldiak egiteko eta Gipuzkoako bazter honetako ikuspegi ederrez gozatzeko aukera paregabea eskaintzen du. Bestalde, abuztuko bigarren hamabostaldian herria bisitatzea erabakitzen dutenek San Bartolome zaindariaren jaiak ezagutzeko aukera izango dute.

 

Gastronomiari dagokionez, oso ezagunak dira Ibarrako piperminak. Eusko Label Kalitatea zigilua dute, eta egunetik egunera ospea gehiago dute merkatuan. Horren harira, Euskadiko piperraren azoka egiten dute Ibarran abuztuan.


Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Hedadura:

5.00

Biztanle-kopurua:

4345

Euskadi, auzolana