Helmuga turistikoak

Herriak

Garai

Udalerri hau Oiz mendiaren magalean dago, Durangaldean, eta, bertan, nagusi dira ingurune menditsua eta lursail gorabeheratsua. Sakabanatutako hainbat nukleoz osatuta dago Garai. Biztanle gehienak San Migel auzoan bizi dira. Herritar gehienek batez ere egurraren ustiapenean dihardute, inguruan baso ugari baitaude. Bestelakoan, nekazaritzan eta abeltzaintzan aritzen dira.

 

Udalerriaren erdian bertan, Garaiko ondare historikoaren hainbat elementu ikusteko aukera izango dugu. Hasteko Garai Goitia jauregi dotorea bisitatu dezakegu, aurrealde ederra duen baserri historikoa. Handik, eliza bi ikustera joko dugu; XVI. mendean eraikitako San Miguel Arkangel eliza batetik, eta San Joan Ebanjelari, XVI. mendeko tenplu sinple eta dotorea, bestetik. Bestalde, San Joan Momoitio baselizak eta izen bereko auzoan aurkitutako erdi aroko nekropoliak osatzen dute Garaiko ondare historikoen multzoa.

 

Etxeita artadia, zuhaitz paregabea

Etxeita artadia ere Bizkaiko udalerri honen lekurik ikusgarrienetakoa da; ingurune lasaian dago kokatuta, izen bereko baserriaren alboan eta Santa Katalina auzoan. Zuhaitz dotore hori bereziki babestuta dago, izan ere, "Euskadiko Zuhaitz Berezien" artean sailkatuta dago, haren handitasunagatik eta adaburuaren zabalera zein simetriagatik, batik bat.

 

Hainbat jai egun ospatzen dira Garain urtean zehar. Horien artean, Santiago ( uztailaren 25ean) eta Santa Ana (uztailaren 26an) festak azpimarratu ditzakegu.

Datu interesgarriak

Hedadura
7.10 Km
Biztanle-kopurua
319

Ekitaldiak

Euskadi, auzolana