Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Helmuga turistikoak

Herria

Hernialde

  • Hernialde
  • Hernialdeko udaletxea
  • Jasokundeko Andre Mariaren eliza

Hernialde

Oria haranaren gorenean dago, Ernio mendiaren mazeletan. Tolosaldea eskualdeko herrixka txiki bat da. Herriko eraikin gehienak XVI. mendeko Jasokundeko Andre Mariaren elizaren inguruan daude. Nabe bakarra, ate barrokoa eta kanpandorrea ditu. Barruan, berriz, Domingo de Zaratainek egindako erretaula nagusia ikus daiteke. Elizatik hurbil, udaletxe ederra dago.

 

Landutako harriz egindako aurrealdea dauka. Goiko aldean, erloju mekaniko bat ageri du; beheko aldean, ostera, sarrera nagusian, lau arkuko elizpea dauka. Erdigunetik gertu, Erdiko izeneko errota hidraulikoaren hondarrak eta baserri mordoa daude, han-hemenka barreiatuta. Beraz, mendi-ibiliak egiteko leku aproposa da. Hernialde eta Alkiza batzen dituen ibilbidea interesgarria da oso. Bestalde, Aizkoate kobazuloa nabarmendu behar da, historiaurrean Hernialden baten bat bizi zela erakusten duen leundutako aizkora bat topatu baitzuten bertan.

 

Herria abuztuaren erdialdean ezagutzea erabakiz gero, Jasokundeko Andre Mariaren jaiez gozatzeko aukera izango dugu hilaren 15ean. Musika eta jaigiroa izaten dira nagusi egun horietan.


Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Hedadura:

4.20

Biztanle-kopurua:

343

Euskadi, auzolana