Oka ibaiaren ezkerraldean, Urdaibaiko Biosfera Erreserbak eskaintzen duen ingurune ikusgarrian dago kokatuta hainbat biztanleria nukleotan banatuta dagoen udalerri hau. Inguruan, nabarmentzekoak dira Artadi mendia eta besteak beste Upeta zein Asparro errekak.
Kobazulo ugari daude Foruan eta historiaurreko aztarna ugari aurkitu dituzte bertan. "Foruko Haitza" delako haitzuloan, esate baterako, Zorioneko Jainkosaren irudia aurkitu zen, erromatarren garaikoa, eta Bizkaiko Arkeologia eta Etnografia Museoan dago gaur egun.
Ondare historiko azpimarragarria
Halaber, Foruako San Martin eliza ere eraikin ikusgarria da, baita haren erretaula barroko ederra ere. Foruako Komentua, Urdaibaiko dorrea eta Ama Birjinaren Estela ere udalerriko ondare historikoaren zati dira; azken hau antzinako estela baten atala da, balio arkeologiko zein etnografiko handikoa. Era berean, herri bizkaitar hau osatzen duten ermitak ere ikusteko modukoak dira; San Kristobal baseliza, Armotxerri auzoan; San Bernardo, Baldatika auzoan eta Iriñe, Galtoka auzoan.
Baseliza hauek euren jaiegunak ospatzen dituzte urtean zehar; hala ere, Foruako festa nagusiak uztaileko azken egunetan ospatzen dituzte, Loiolako San Inazioren omenez.
Datu interesgarriak
8.00
1012
Informazio gehiago
Estekak