Erriberabeitiko udaletxea

Erriberabeitia

Helmuga turistikoak

Herriak

Añanako kuadrillaren baitan dago Arabako udalerri hau, orografia leuna duena. Baia ibaiak zeharkatzen ditu bertako lurrak, eta mendi txikiak ditu inguruan; besteak bestek, Campas, Quintanilla eta Monteria. Melledes herrian hasiko dugu gure ibilbidea, eta San Joan eliza bisitatuko dugu bertan.

 

Manzanosera iristearekin batera, trenbideak bereizten duela ikusiko dugu. Antzinako errege-bidetik, leihate erromaniko ederra daukan San Joan Bataiatzailearen elizaraino iritsiko gara. Handik, Igaegi herrira joko dugu, historiaurreko aztarnategiak bisitatzeko. Quintanilla de la Riberan, Bayas eta Zadorra ibaiek zeharkatzen dituzten lur eremuen ikuspegi paregabeaz gozatuko dugu. Horrez gain, aipamen berezia merezi du herri horretako eraikinik berezienak, XVII. mendeko San Esteban parrokiak. Ibilaldiarekin amaitzeko, udalerriaren buru den Rivabellosa bisitatuko dugu. Bertan daude zerbitzu gehienak.

 

Errosarioko Andre Mariaren eliza (XV. mendea) eta Saenz de Santamaria jauretxea dira bertako eraikinik interesgarrienak. Azkenik, Rivagudako erdigunera joko dugu, bertan baitago Jasokundeko Andre Mariaren eliza dotorea.

Datu interesgarriak

Hedadura
27.70 Km
Biztanle-kopurua
1,303

Ekitaldiak

Euskadi, auzolana