Ezkio-Itsasoko udaletxea

Ezkio

Helmuga turistikoak

Herriak

Nahiko ingurune menditsuan, Izazpe mendiaren babesean eta paisaia ederra osatzen duten baserriez inguratuta, Ezkio dugu, landa giroa nagusi den udalerria. Ezkioko erdigunean nabarmentzeko moduko hainbat eraikin eta elementu daude, Apaiztegi baserriaren ondoan dagoen gurutzea eta XIV. mendeko San Migel eliza, adibidez. Tenplu horrek hiru nabe eta ate gotiko bikaina ditu.

 

Ezkioko inguruak

Anduagako zelaia gune interesgarria da. Kondairak dioenez, hainbat lagunek Ama Birjinaren irudia ikusi zuten bertan 30eko hamarkadan eta, harrezkero, urtez urte jende andana joaten da gertaera hura bertatik bertara ezagutzeko asmoz. Hara joatea erabakiz gero, inguruan irudi erlijiosoak dituen gurutzea ikusiko dugu horma batean.

 

Ibilbideari amaiera ona emateko, Igartubeiti Baserri Museoa ikustea da onena. XVI. eta XVII. mendeetako egurrezko euskal arkitekturaren adierazgarri da, eta gure arbasoen ohiturak eta bizimodua ezagutzeko aukera eskaintzen du.

Datu interesgarriak

Hedadura
12.38 Km
Biztanle-kopurua
448

Ekitaldiak

Euskadi, auzolana