Helmuga turistikoak

Herriak

Errezil

Ernio mendia da inguru horretako erreferentzia eta erakarpen puntua. Errezil udalerria kokatuta dagoen haranak aukera paregabea ematen du Gipuzkoako landa paisaietara hurbiltzeko: zelai berdeak, muino leunak, baseliza zaharrak, baserri barreiatuak eta etxebizitza nukleo txikiak.

 

Harriz egindako etxe multzo zoragarria dago Errezilgo herrigunean, Gernika plazan. Borontegi, Etxeberri eta Etxeaundi dira ederrenetako batzuk.

 

Xarma handiko baselizak

 

Hilerrirantz joanez gero, esaterako, Santo Kristoren kapera aurkituko dugu. San Antonio baselizari lotuta dago harlanduz egindako gurutzeen bidez. Aurrerantz jarraituz, erretaula errenazentista bikain bat duen San Migel baselizara iritsiko gara.

 

Horrez gain, jai eta kultur agenda zabala dauka Errezilek. Herriko jai nagusiak azaroaren 11n ospatzen dituzte, San Martin zaindariaren omenez. Ekainean, berriz, San Antonio festak ospatzen dituzte.

Datu interesgarriak

Hedadura
32.20 Km
Biztanle-kopurua
616

Ekitaldiak

Euskadi, auzolana