Helmuga turistikoak
Herriak
Udalerri hau leku ezin hobean dago Bizkaiko parke natural garrantzitsuenetako bietara sartzeko: Gorbeiako eta Urkiolako parke naturalak. Horiei esker, ikuspegi pribilegiatuak ditu, eta merezi du horiez gozatzea. Bestalde, aukera bikaina eskaintzen du naturan planak egiteko, udalerria inguratzen duten haran, baso eta mendietan.
Pedro Deunaren elizan ekingo diogu gure ibilbideari, Dimako hirigunean bertan. Tenplu horretaz gain, baselizak, Urizar jauregia, Ziarrusta dorrea eta Lamindanoko Madalena eliza gotikoa ere Dimako ondare historikoan funtsezko eraikinak dira.
Baltzolako kobazuloak, ingurune erakargarria
Dimako beste leku paregabe bat Baltzolako kobazuloak dira, eskaladarako munduko lekurik garrantzitsuenetarikoa. Handik hurbil, Jentilzubi kareharrizko zubia dago, arroa osatzen duten haritz biak lotuz.
Dimako jai nagusiak ekainean ospatzen dira, San Pedroren omenez; ekitaldi ugariz beteta etortzen dira urtero festok, eta jende ugari erakartzen dute herrira.