Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Helmuga turistikoak

Herria

Derio

  • Derio

Derio

Derio Bizkaiko lurralde historikoan dago, Bilbotik 10 kilometrora, eta Txorierriko herrigunerik handiena da. Asua ibaia eta Untza errekatxoa igarotzen dira handik eta altura txikiko mendiek apaintzen dute bertako paisaia. Hirigune modernoa dauka Deriok, oraintsu osatutako gune ugari baititu. Era berean, hainbat eraikin historiko ditu, udalerriko ondare kulturalaren multzoa osatzen dutena. Horien artean, San Kristobal eliza ederra azpimarra dezakegu. X. mendean eraiki zuten eta 1745ean, zaharberritu. Barruan, Ama Birjinaren irudi gotikoa ikus dezakegu. Handik, San Isidrora, basilika-oinplanoa duen elizara, joko dugu, oraintsu (1958) eraikitako egitura ederra ikusteko. Santa Esteban ermita ere ikusteko modukoa da, lau isuritako teilatua duen eraikin kubikoa baita. Derioko seminarioa Derioko antzinako seminarioa udalerriko eraikinik ezagunenetakoa da, ez bairik gabe. Eraikin erraldoia dugu eta 30eko hamarkadan hasi ziren eraikitzen ospitale psikiatriko bat sortzeko asmoz. Hala ere, Gerra Zibilaren ondoren, bertan behera gelditu zen proiektu hura eta azkenean, seminario modura zabaldu zuten. Aspaldi utzi zion seminario izateari eta egun, besteak beste, bulegoak, enpresak eta hotela daude bertan. Bestalde, Deriok urtean zehar jai egun ugari ospatzen ditu herriko hainbat gunetan; hala ere, San Isidroak (maiatzaren 15a) dira herriko festa nagusiak. Egun horietan egiten da nekazaritza eta eskulangintza azoka. Bertoko produktuen eta eskulanen erakusketa eta salmenta, txakolina dastatzeko aukera eta antzinako ogibideen erakustaldiak azpimarratzekoak dira bertan. Halaber, San Migelak (irailaren amaieran) aipatuko ditugu; zezenak zein bigantxak ikusteko aukera egoten da jaiotan.


Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Hedadura:

10.70

Biztanle-kopurua:

5372

Euskadi, auzolana