Berrizko udaletxea

Berriz

Helmuga turistikoak

Herriak

Bizkaiko elizate hau Durangaldean dago kokatuta; hain justu, Ibaizabalen ibarrean. Ibar honetatik Ibaizabal ibaia igarotzen da, eta ikuspegi zoragarriak sortzen ditu. Oiz mendiaren mazeletatik behera datozen adar ugari jasotzen ditu. Nabarmentzekoak dira Maguma eta Akelkorta.

 

Ondare historikoa, mendiak eta muino txikiak

Berrizko ondare historikoari dagokionez, honako hiru dorreak bereiz ditzakegu: Berriz, Lariz eta Arria, XVI. mendean errenazimendu garaiko jauregi bilakatu zirenak, hain zuzen. Halaber, hainbat oinetxe ere badaude Berrizen, hala nola Berrizbeitia, Iturriza, Isunza eta Errotapeko Olabe. Andiko santutegi barrokoa ere ikusteko modukoa da, urrezko erretaula duena.

 

Arkitektura erlijiosoaren beste erakusgarri batzuk Berrizko San Joan Ebanjelista eliza, XII. mendekoa, eta herriko hamabi baselizak dira. Herriko ondarea bisitatu ondoren, hainbat ibilbide eta paseo burutzeko aukera ederra eskaintzen du Berrizek, haren mendi eta Ibaizabal errekaren hegoaldeko mendixka txikiak ezagutuz.

 

Zazpi auzok osatzen dutenez Berrizko udalerria, urtean zehar hainbat festa eta ospakizun egiten dituzte hauetan, baina hala ere, Berrizko zaindariaren jaiak San Pedroren eta Santa Isabelen omenez ospatzen dira, ekainaren 29tik uztailaren 2ra.

Datu interesgarriak

Hedadura
29.95 Km
Biztanle-kopurua
4,541

Ekitaldiak

Euskadi, auzolana