Helmuga turistikoak

Herriak

Belauntza

Gipuzkoako lurralde historikoan, mazela maldatsu batean dago udalerri hau. Bertatik paisaia sinesgaitzak ikus daitezke, inguruan dituen mendiei esker: Ernio, Uzturre eta Muñobil.

 

Hirigunera iristen garenean, San Joan Bataiatzailearen eliza ikusiko dugu. Dorre ireki bat dauka oinarrian, Leaburuko galtzada bertatik igaro dadin. Herriko elementurik adierazgarriena da ezbairik gabe. Udaletxea ere nabarmentzeko modukoa da; silarrizko ataria dauka.

 

Paisaia ederreko ingurunea

Atseden hartzeko toki ugari daude Belauntzan, Iturregi gaina, adibidez. Handik, Leaburura joan gaitezke, bidean paisaia ederrez gozatuz.

 

Ekainaren amaieran ospatzen dituzte herriko jai nagusiak, San Joan zaindariaren omenez. Gainera, uztaileko lehen hamabostaldian gazteriaren festak antolatzen dituzte. Belauntzak, beraz, ongi pasatzeko aukera asko eskaintzen ditu.

Datu interesgarriak

Hedadura
3.40 Km
Biztanle-kopurua
296

Ekitaldiak

Euskadi, auzolana