Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Helmuga turistikoak

Herria

Bakio

  • Bakioko hondartza
  • Bakio
  • Bakio
  • Bakio
  • Bakio
  • Bakio
  • Bakio
  • Bakio

Bakio

Bizkaia lurralde historikoaren kostaldean dago Bakio, Uribe Butroe eskualdearen barruan eta Mungia eta Bermeo artean. Burgoa, Garbola eta Jata mendiek inguratzen dute herria eta Zarraga zein Ondarra ibaiak igarotzen dira bertatik.

 

Erlijio arloko arkitekturari dagokionez, Jasokundeko Andre Mariren parrokia azpimarratu dezakegu, eta baita estilo gotikoko Andre Mari eliza ere, Jata maldan dagoena. Era berean, herriko baselizak (Santa Ursula, San Kristobal eta Santa Katalina, kasu) eta Elexpuru edo Ormatza jauregiak ere, barroko estilokoak, ikusgarriak dira. Kostaldeko udalerri horretako kultur ondarean barrena ibili ondoren, Txakolingunea txakolinaren museoa bisitatuko ditugu. Hain zuzen, azken hori Euskal Kostaldeko Museoen Sarean eta Euskadiko Museo Enogastronomikoen Sarean dago.

 

Kostaldeko leku paregabea

 

Bakioko kostaldea leku paregabea da, hondartza, kala, paseo zein itsaslabarrez inguratuta. Gaztelugatxeko paraje ederrak txundituta utziko gaitu, itsaso zabalean; gainera, babestutako biotopo legez izendatu dute zonalde hau. Askada eta Jata begiratokietatik ere Bakioko bista itzelak ikusteko aukera izango dugu. San Jose egunean hasten dira Bakion urteko jaiak, martxoaren 19an, txakolinaren aurkezpenarekin. Bestalde, Andre Mari jaiak abuztuaren 15ean ospatzen dituzte, baina, San Joan Dolozak zaindariaren-jaiak dira herriko festa nagusiak, abuztuko azken egunetan. 


Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Hedadura:

16.80

Biztanle-kopurua:

2781

Estekak

Ekitaldiak

Zer, noiz eta non
    Ikusi agenda osoa
    Euskadi, auzolana