Helmuga turistikoak

Herriak

Iruña Oka

Bost herrik osatzen dute Arabako lautadako udalerri hau. Horien artean, nabarmentzekoa da Nanclares Oka, zerbitzu gehien eskaintzen dituena. Kultur ondare aberatsa dauka Iruña Okak. Langraiz Okan, esaterako, interes handiko eraikin ugari daude, Jasokundeko Andre Mariaren eliza eta plaza nagusian dagoen hamahiru tutuko iturria, besteak beste. Erdigunetik kanpo, berriz, hiru dorre sendo aurkituko ditugu: Vayaguen, Encinal eta Almoreta. Lehenengoa zaharberritzen ari dira, bigarrena erakusketa-areto gisa darabilte eta azkena aterpetxea da.

 

Trespondeko zubi erromatarra eta Iruña-Veleiako aztarnategia

Zadorra ibaia zeharkatzen duen Trespondeko zubi erromatarra ikustea ere merezi du. Puntu erdiko hamahiru arku ditu eta udalerriko eraikinik garrantzitsuenetakoa da ezbairik gabe. Herri horretan bertan, Badaia mendizerraren inguruetan, Santa Katalina monasterioaren hondakinak daude. Egun, lorategi botanikoa da eta bisitariak landare autoktonoak eta oso urrutitik (Australiatik, Txiletik...) ekarritakoak ikus ditzake bertan.

 

Bestalde, Billodan, Iruña Okako altxorrik preziatuena topatuko dugu: Iruña-Veleiako arkeologia-multzoa. Euskadiko aztarnategi erromatar garrantzitsuenetakoa da.

Datu interesgarriak

Hedadura
53.20 Km
Biztanle-kopurua
2,973

Ekitaldiak

Euskadi, auzolana