Eliza

Harana

Helmuga turistikoak

Herriak

Lau herrik osatzen duten haran honen ingurune naturala nabarmentzekoa da berezkoa duen edertasunagatik. Bertan nahastuta ageri dira landaredia aberatsa eta animalia espezie ugari. Gune zoragarri honek, era berean, txangoak egiteko aukera ematen du: izan ibilbide laburrak, izan gailurretarako igoerak.

 

Erdi Aroko izaera

Txango horren ostean, haranaren buru den Alda herriko kaleetan ibil gaitezke, bertako elementu artistiko eta kultural ugariez gozatzeko. San Pedro parrokia da azpimarragarrienetako bat, ganga gotikoak eta Jose Garaik diseinatutako atari eder bat baititu. Gure ibilbidean aurrera jarraituz, Kontrasta herria bisitatuko dugu, bertako kaleen eta eraikinen Erdi Aroko izaera bertatik bertara ikusteko.

 

Horrez gain, oso erroturik dauden jaiez eta ekitaldiez gozatzeko aukera ematen dio bisitariari Haranak. Adibidez, Done Bikendi Harana maiatzean bisitatzea erabakiz gero, oso errotuta dagoen Maiatzeko Jaia ezagutzeko aukera izango dugu. Egun horretan, pago bat landatzen dute herriko mutur batean.

Datu interesgarriak

Hedadura
39.10 Km
Biztanle-kopurua
296

Ekitaldiak

Euskadi, auzolana