Udaletxea eta San Martin eliza

Arama

Helmuga turistikoak

Herriak

188 biztanlerekin eta 1,3 kilometro karratuko azalerarekin, Gipuzkoako udalerririk txikiena da Arama. Goierri eskualdearen bihotzean dago, Arriguntzagaña mendiaren hegalean eta Oria eta Idiazabal ibaien eskuineko aldean. Erdigunetik paisaia bikaina ikus daiteke, eta Arama inguratzen duten mendietan barrena hainbat txango egin ditzake bisitariak.

 

Herrigunean, San Martin parrokia gailentzen da beste eraikin ororen gainetik. Antzinako ermita zahar baten gainean egin zuten eta hainbat aldiz zaharberritu dute urteen joan-etorrian. Oinplano angeluzuzena eta kanoi erdiko ganga batek estalitako nabe bakarra ditu. Barruan, Ama Birjinaren eskultura bat dago ikusgai. Apaizetxeak eta Iriarte eta Iturrioz baserriek osatzen dute Aramako arkitektura-ondarea.

 

Haranean, Ibares errota deigarria da oso. Antzina Araman sartzeko gurutzatu behar zen zubian dago. Egun martxan jarraitzen du, eta etxeetarako argindarra lortzeko erabiltzen da.

Datu interesgarriak

Hedadura
1.30 Km
Biztanle-kopurua
188

Ekitaldiak

Euskadi, auzolana