Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Helmuga turistikoak

Herria

Arrieta

  • Udaletxea
  • Udaletxea
  • Eliza
  • Arrieta

Arrieta

Sollube mendiaren magalean dago kokatuta Bizkaiko udalerri hau, Uribe Butroe eskualdean. Kokagune horri esker, paisaia zoragarria dauka, zelai berde erraldoiz eta mendigune ugariz osatua. Era berean, aldapa handiak daude, hasi Oka-Butroe ibaiaren goiko arrotik eta Sollube gaineraino.

 

Arrietako auzorik garrantzitsuena Libao da; landa eremuko hirigune berezia bisitatuko dugu hemen, eta, ondoren, San Martin eliza neoklasiko ederra, Kruziferoa eta Kristo gurtzeko otoitz lekua ikusiko ditugu, besteak beste. Ibilbideari jarraituz, Andra Mari XVIII. mendean berreraikitako elizara iritsiko gara, Jainko auzoan. Halaber, udalerriko baselizak ere ikusgarriak dira: San Kristobal eta San Luis ermita, esaterako.

 

Arrieta eta inguruak

 

Bizkaiko lurraldearen zati handi bat ikus daiteke herriko edozein lekutatik, batez ere, Mungialdea eta Busturialdea eskualdeak. Era berean, Oiz, Anboto, Gorbeia, Udalatx eta Ganekogorta mendiak gailentzen dira paisaian.

 

Auzo eta ermita ugari daudenez, jai eta ospakizun asko egiten dira urtean zehar, baina herriko festarik garrantzitsuenak uztailaren 11an ospatzen dituzte; txerriaren hilketa egiten dute jai horietan, eta, hori dela eta, Arrietako odolosteak oso ezagunak dira.


Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Hedadura:

14.50

Biztanle-kopurua:

551

Euskadi, auzolana