Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Helmuga turistikoak

Herria

Areatza

  • Areatzako plaza nagusia
  • Areatza
  • Gortazar Jauregia
  • Areatza

Areatza

Arratiako haran ederrean eta Bizkaiko mendirik altuenaren (Gorbeia) babesean, Erdi Aroko udalerri hau aurkituko dugu; harrotzeko moduko herrigunea dauka, kultur ondare izendatu baitzuten, monumentu multzoen kategorian.

 

Areatzara iritsi bezain laster, hango alde zaharrean murgilduko gara, harrizko kale estuetatik barrena. Bertan, herriko etxe bereziak ikusteko aukera izango dugu, euskal kutsua duten eraikinak, hain zuzen.

 

Aipatu bezala, Bizkaiko udalerri honek ondare arkitektoniko interesgarria du. Arratia ibaiaren eskuinaldean eta Zubizarra zubiaren aurrean, Santa Isabel komentua aurkituko dugu. San Bartolome elizara joango gara ondoren, XIX. mendean eraikitako eraikin xumera, alegia.

 

Handik, plazaren inguruan dauden herriko eraikin esanguratsuenetara iritsiko gara hurrena: Gortazar jauregira, Riscal jauregira eta udaletxe neoklasikora, besteak beste. Gorbeiako magalean egonik, Areatza mendi-ibiliak egiteko abiapuntua da mendizale askorentzat. Halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko gunerik ederrenetakoa da Gorbeiako Parke Naturala, balio natural zein kultural handikoa.


Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Hedadura:

9.10

Biztanle-kopurua:

1110

Euskadi, auzolana