Euskadi Basque Country
 
Euskadiko Turismo Ataria
euskadi.eus

NABARMENDUAK

 

Helmuga turistikoak

Herria

Asparrena

Asparrenek altxor natural ugari ditu, baita bisitatzea merezi duten hainbat monumentu ere. Aguraingo kuadrillan dago, eta 10 herrik osatzen dute.

Udalerri honetako ondarearen artean, nabarmentzekoa da udaletxeko eraikin barrokoa, Asparreneko Anaiartearen armarria duena; bai eta San Pedro eliza, XV. mendekoa, barnealdean erretaula neoklasikoa duena, eta Murutegi edo Marutegi gazteluaren hondarrak ere, VIII. mendekoak.

Zirauntza ibaiaren sorburua eta Lezeko haitzuloa

Ingurune naturalak ibilbide anitz egiteko aukera eskaintzen dio turistari. Horietako bat txundituta utziko gaituen Zirauntza ibaiaren sorbururaino iristen da.

Lezeko amildegi-kobazuloa da paisaiak gordetzen duen beste altxor esanguratsuenetako bat. Aizkorriko mendigunearen ekialdeko muturrean, Altzania mendilerroan, dagoen altuera handiko haitzulo estua da. Handik gertu, Eginoko eskalada-eskola dago. Kirol hori gustuko dutenek ondo pasatzeko aukera izango dute bertan.

Jai-egitarauari dagokionez, San Pedroren omenezko festak (ekainaren bukaeran) eta Araiako Umorezko Antzerki Jaialdia (abuztuaren erdialdean) nabarmentzen dira.
Hedadura: 65.2
Biztanle-kopurua: 1595
Udalaren webgunea: http://www.asparrena.net
Irisgarritasuna
Eskaintzak
Datu orokorretara itzultzea
Non
Euskadi, auzolana