Helmuga turistikoak
Herriak
Basoz eta larrez estalitako mendi hegal maldatsuz inguratuta dugu Alegia (Gipuzkoa). Bi ibai igarotzen dira udalerri horretako lurretatik: Oria eta Amezketa.
Alegiara iristen garenean, alde zaharrean egin dezakegu lehen geldialdia. Ilargi erdiaren forma dauka, Oria ibaiaren ibilbideari jarraitzen diolako. Gune horretan nabarmentzekoak dira San Joan Bataiatzailearen parrokia-eliza eta udaletxea, arkupedun fatxada duen XVIII. mendeko eraikina. Ibilbide kultural horren ostean, herriaren ingurune natural apartaz gozatzeko aukera dago.
Zahagiardo, tradizio handiko ospakizuna
Gastronomiari lotutako tradizio handiko ospakizuna da Zahagiardo. Egun jakin batzuetan, inauterietan eta San Joanetan, adibidez, afari-merienda egiten dute herriko plazan. Udalak mahaiak jarri eta ardoa eskaintzen du eta herritarrek jatekoa eramaten dute.
Alegiara uztailaren erdialdean joatea erabakiz gero, oso ongi pasatu ahal izango dugu, orduantxe ospatzen baitira herriko jai nagusiak, Karmengo Amaren omenez. Egun horietan, jarduera asko antolatzen dituzte, eta musika eta jai giroa izaten dira nagusi.