Helmuga turistikoak

Herriak

Arakaldo

Bizkaian biztanleria tasa txikiena duen udalerria eta elizatea da Arakaldo. Unzuetaren goiko aldeko gain batean dago, Nerbioi itsasadarraren eskuinaldean. Hainbat auzotan dago banatuta, eta guztiek dute landa izaera nabarmena.

 

Udalerriaren erdi-erdian dago herriko plaza ederra; bertan daude, gainera, Arakaldoko udaletxea eta Santa Marina eliza dotorea, haren elizpe zoragarriarekin.

 

Bizkaiko udalerria Untzueta mendiaren (766 m) magalean kokatuta dago, eta, hortaz, paraje liluragarriak ikusteko parada eskaintzen digu. Halaber, ibilaldi ugari egiteko aukera paregabea izango dugu Arakaldon, paisaia zoragarriz betetako ingurune naturala ezagutuz horrela.

 

Bestalde, uztailaren 16an ospatzen dituzte Arakaldon jai nagusiak, Santa Marinaren omenez.

Datu interesgarriak

Hedadura
2.60 Km
Biztanle-kopurua
170

Ekitaldiak

Euskadi, auzolana