Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Helmuga turistikoak

Herria

Artziniega

  • Artziniega
  • Udaletxea
  • Erdi Aroko azoka
  • Etnografikoa museoa

Artziniega

Hainbat mendiren babesean, toki lasai eta atsegina da Artziniega. XX. mendeko modernotasuna galdu gabe iraganaren funtsari eusten asmatu duen hiribildua, hain zuzen. Arabako udalerri eder hau zazpi biztanleria nukleok osatzen dute, eta Artziniega hiribildua bera da buru.

Erdi Aroko hiribildua

Erdi Aroko kutsua du hiribilduak. Alde zaharreko karrika estuetan barrena, denboran atzera egingo dugu. Garrantzia horretaz jakitun, Artziniegako erdigune historikoa Monumentu Historiko Multzo izendatu zuten 1995ean. Kantoi bidez lotutako hiru kale paralelok (Goiko kalea, Erdiko kalea eta Beheko kalea) osatzen dute. Estilo ezberdinetako hainbat eraikin topatuko ditugu. Nabarmentzekoak dira ate klasizista bat ageri duen Artziniega dorre errenazentista, Moja Agustindarren komentua eta antzinako udaletxea (XIX. mendea). Erdigunetik gertu, berriz, Arteako Andre Mariaren santutegia ikusiko dugu. Kanpoaldean, lau arkudun atari dotorea dauka eta, barruan, ostera, hispaniar-flamenko estiloko XVI. mendeko erretaula nagusia.

Erdi Aroraino atzera egin ostean, Museo Etnografikoa bisita dezakegu. Gizakiaren omenez sortu zuten eta eraberritutako eraikin historiko batean dago. Eskualdeko landa giroko eta hiriguneetako biztanleen bizimodua erakusten duten 17 areto daude.

Naturaz eta kirolaz gozatzeko toki aparta da Artziniega. Izan ere, txango luzeak egin ditzakegu oinez, bizikletaz edo zaldiz inguruko bideetan zehar. Gainera, kirol-azpiegitura ugari ditu herriak eta, beraz, jarduera asko eta asko egin daitezke.

Jaiak eta Erdi Aroko azoka

Herriko jaiak irailaren hasieran ospatzen dituzte Arteako Andre Mariaren omenez, eta orotariko ekitaldiak topatuko ditugu egitarauan: kontzertuak, pilota-partidak eta pintura-lehiaketak, besteak beste.

Iraileko lehen igandean egiten den Antzinako Merkatuak ere aparteko aipamena merezi du. Egun horretan, herriko bizilagunek Erdi Aroko arropak jantzi eta XV. mendean egiten ziren lanak erakusten dituzte.


Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Hedadura:

27.40

Biztanle-kopurua:

1764

Euskadi, auzolana