Helmuga turistikoak
Herriak
Tolosaldeko udalerri honetara iritsitakoan, hainbat baserri aurkituko ditugu, bai herrigunean bai inguruetan. Horietako batzuek Erdi Aroko ezaugarriak dituzte, eta beste batzuek, berriz, elementu bitxiak dituzte. Horixe da, besteak beste, Oria etxearen kasua; bertan, kakaoa eta txokolatea ehotzeko harriak aurkituko ditugu; izan ere, aspaldi, gozotegia izan zen.
Basoak eta mendiak dira nagusi Albizturreko ingurune naturalean eta, beraz, paisaia erabat berdea da. Ibilbide ugari egiteko parada dugu Albizturren. Basoetan barrena abiatzen garenean, liluratuta utziko gaituzte ikusiko ditugun gaztainondo erraldoiek. Gainera, Intxurreko inguru arkeologikoa bisita dezakegu. Kultur Ondare izendatu zuten Monumentu Multzoen mailan.
Era berean, merezi du XVI. mendeko San Gregorio baseliza eta Jasokundeko Andra Mari eliza barrokoa ikustea. Albizturretik ezin gaitezke joan antzinako garbilekua ikusi gabe. 1863an eraiki zuten, egurrez estalita dago eta zortzi alde ditu.
Albizturreko babarrun beltzak
Gastronomiari dagokionez, oso ezagunak dira herriko soro eta ortuetan landatzen diren babarrun beltzak. Albizturreko edozein jatetxetan jan daitezke babarrunak, aza, odolki, saiheski, pipermin eta guzti.