Helmuga turistikoak

Herriak

Aizarnazabal

Gipuzkoako Aizarnazabal udalerrian sartuko gara, Urola-Kostako paisaia eder batean.

 

Ingurunea behatuz gero, soslai paregabeko zuhaitz batek emango digu atentzioa, Azpiazuko arteak, hain zuzen. Berde ilun koloreko hostoak ditu, eta adakera biribila eta itxia; bi ezaugarri horiei esker, zuhaitz hori deigarria da paisaia horretan. Kultur ondareari dagokionez ere aberatsa da oso Aizarnazabal. Zubiak, esaterako, oso deigarriak dira, batez ere Zubi Zaharra, Gipuzkoan ez baitago sei arku dituen besterik.

 

Gainera, garrantzia historiko handia du, antzina Zestoa eta Aizarnazabaleko hainbat baserriren arteko bidea izan baitzen. Edozein urtaro da egokia Aizarnazabal ezagutzeko, baina batez ere irailaren amaiera, orduantxe ospatzen baitira herriko jai nagusiak, San Migel jaiak. Egun horietan, sagardo eta gazta lehiaketak antolatzen dituzte, baita beste jarduera ugari ere. Beraz, aukera bikaina da ongi pasatu nahi duen ororentzat.

Datu interesgarriak

Hedadura
6.50 Km
Biztanle-kopurua
653

Ekitaldiak

Euskadi, auzolana