Helmuga turistikoak

Herriak

Alonsotegi

Kadagua ibaiak Sasiburu, Ganekogorta eta Pagasarri mendien artean osatzen duen korridorean dago Alonsotegi. Bizkaiko udalerri menditsuenetako bat da eta ingurune natural desiragarria du: aberatsa da floran eta faunan eta ezin hobea da mendi ibilaldiak edo beste kirol batzuk egiteko.

 

Izadia eta xendazaletasuna maite duen inork galdu ezin dezakeen udalerrietako bat dago, herria mendiz inguratuta dago-eta. Horien artean Ganekogorta eta Pagasarri mendiak nabarmentzen dira. Azken honetak XVII. mendeko elurtegiak aurki ditzakegu. Lurrazpiko eraikuntza horiek elurra biltegiratzeko eta beranduago edariak egiteko, elikagaiak kontserbatzeko edo sukarra arintzeko erabiltzen ziren.

 

Paraje dotore horiek ikusteko hainbat ibilbide daude herrian, Zamundi eta Azordoiagakoak, kasu. Halaber, baseliza asko daude Alonsotegin zehar sakabanatuta, tartean, San Martin, Kiteria eta Nuestra Señora de la Guia, eta horiek ezagutzeko ibilaldi politak egin daitezke. Izan ere, ondare kultural aberatsa du herriak. Erdigunean, esate baterako, San Bartolome eliza eta Barrenkaleko langileen etxebizitzak azpimarratuko ditugu. Azken horiek, XX. mendearen lehen erdian egin zituzten, Bizkaiko zonalde hartan meatzaritzak eta, oro har, industriak izan zuen hazkundearen ondoren.

 

Udalerriak duen gauzarik deigarrienetako bat orografia da. Izan ere, ezberdintasun handiak daude borneen artean: bornerik baxuena itsas mailatik 50 metro gorago dago, eta altuena (Ganekogorta) ia 1000 metro gorago. Beraz, Alonsotegi Bizkaiko herri menditsuenetako bat dela esan ahal dugu.

 

San Bartolome zaindariaren jaiak dira herriko ospakizun nagusiak, abuztuko azken astean; hala ere, Alonsotegiko jai giroaz gozatzeko aukera izango dugu irailaren hasieran ere, San Antolin festetan.

Datu interesgarriak

Hedadura
21.00 Km
Biztanle-kopurua
2,946

Ekitaldiak

Euskadi, auzolana