Erromatar zubia, Armiñon

Armiñon

Helmuga turistikoak

Herriak

Zadorra ibaiaren urertzean, Añanako kuadrillaren baitan, hiru nukleoz (Armiñon, Estavillo eta Lacorzana) osatuta dagoen udalerri txiki hau aurkituko dugu. Bertan, zubi erromaniko handientsu bat dago, ibaiaren adarrari begira dagoena. Gainera, Donejakue Bidea egiten ari diren erromesek ezinbestekoa dute hortik igarotzea.

 

Gainera, bisitatzea merezi duten eraikin eta monumentu asko daude. Erromatar garaiko zubian has dezakegu ibilbidea eta, gero, San Andres eliza eta Montoya-Urbina jauregia ikus ditzakegu, oso interesgarriak baitira.

 

Armiñonetik oso gertu dago Estavillo. Atari gotiko bikaina duen San Martin eliza nabarmentzen da bertan. Lacorzanan, berriz, Hurtado Mendoza familiaren dorretxea aipatu behar dugu, almenadun oinarri angeluzuzena daukan dorre dotorea.

 

Leku horiek ikusteko txangoa egin ostean, ibilaldia egin dezakegu inguruak ezagutzeko eta Arabako lurralde historikoan hain ohikoak diren paisaia ederrez gozatzeko.

 

Armiñonera irailean joatea erabakiz gero, oso ongi pasatzeko aukera izango dugu San Formerio erromerian. Izen bereko baselizan ospatzen dute hilaren 25ean. Jende asko biltzen da egun horretan.

Datu interesgarriak

Hedadura
10.60 Km
Biztanle-kopurua
198

Ekitaldiak

Euskadi, auzolana