Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Helmuga turistikoak

Herria

Abanto-Zierbena

  • Abanto Zierbenako Udala
  • Meatze Museoa
  • Portu

Abanto-Zierbena

Bizkaiko udalerri txiki honek ingurune natural paregabea du, Bilbotik 20 minutura soilik. Itsasoa edo mendia aukeratu behar izan gabe, Abanto-Zierbenak denetik du eta horri esker, leku ezin hobea da gozatzeko eta atseden hartzeko.

 

Meatzaritzako iragana

Herri hau bisitatzea erabakitzen duen bidaiari orok inguruko paisaia bitxia ikusi ahal izango du. Han-hemenka, antzinako meatze-azpiegituren hondarrak aurki ditzakegu, eta, horien artean, Jose eta Lorenza Las Carreras auzotik gertu dauden meategien kiskaltzeko labeak eta Gerente lakua, antzinako mea-zuloa, azpimarratuko ditugu. La Bargako inguruak ere aho zabalik utziko du bisitaria. Han, kareharrizko orratzak lurretik irteten dira Cristina meategian.

 

Ezequiela putzuko euskarria ere aipagarria da; Agruminsa meategia aireztatzeko sortu zuten eta Bizkaian zutik dirauen bakarra da. Industria jarduera horren gaineko xehetasunak gertutik ezagutu nahi izanez gero, Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa bisita daiteke Gallartan.

 

Museo horrek meatzaritzaren ondare industriala babestea du xede. Han, meatze-ingurunean dauden hondarrei buruzko bitxikeria eta ezaugarri guztiak ezagutu ahal izango ditugu. Halaber, soilik hementxe gorde dituzten zenbait altxor ikusteko aukera eskaintzen dute.


Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Hedadura:

27.20

Biztanle-kopurua:

9608

Ekitaldiak

Zer, noiz eta non
    Ikusi agenda osoa
    Euskadi, auzolana