Aramaio

Aramaio

Helmuga turistikoak

Herriak

Ingurune natural bikaina dauka, mendiz eta zelaiz inguratua. Horretaz gainera, Aramaion derrigorrez bisitatu beharreko eraikin eder ugari ere badaude.

Bereziki nabarmentzekoak dira Aurtola Burdinola eta Salturri baserria, bi-biak ondare arkitektoniko izendatuak. Era berean, azpimarratzekoa da udalerrian hainbat eliza, baseliza eta beste zenbait eraikuntza daudela, eta ondare historiko eta kultural aberatsa osatzen dutela guztiek.

Inguruneak txango ugari egiteko aukera eskaintzen du. Gainera, Uribarri-Ganboa eta Urrunaga urtegiak oso hurbil ditu eta, beraz, uretako kirol asko egin daitezke.

Aramaioko auzo guztietan egiten dituzte jaiak, giro aparta lagun dela. Egutegi zabal horretan, Sagardogileen Eguna azpimarratu behar da batik bat. San Prudentzio egunetik gertuen dagoen igandean egiten da eta Aramaioko baserrietan ekoizten duten sagardo gozoa edateko aukera bikaina egoten da.

Datu interesgarriak

Hedadura
73.80 Km
Biztanle-kopurua
1,489

Ekitaldiak

Euskadi, auzolana