Nola iritsi eta mugitu
Aireportuak
Gasteizko Aireportua Arabako hiriburutik 8 km-ra dago, toki pribilegiatu batean: 45 minututan iristen da Bilbora (58 km), eta ordubete eta gutxian beste toki batzuetara, hala nola Arabako Errioxara, Hondarribira (121 km) edo Donostiara (116 km). Forondako Aireportua ere esaten zaio, eta 1994. urteaz geroztik garrantzia handia hartu du salgaien trafikoaren bolumenagatik.
Gaur egun, Gasteizko aireportuak Milán-Bérgamo, Colonia-Bonn, Sevilla, Málaga, Alicante, Palma de Mallorca, Tenerife Norte eta Las Palmasera konexioak ditu udan.
Doako aparkalekua terminaletik metro gutxira dago.
Aireportuak Turismo Bulegoa ere badu.
Gasteizko Aireportutik hiriko erdigunerako autobus zerbitzua:
Ryanair eta Binter konpainiekin bidaiatzen duten pertsonentzako autobus zerbitzua Gasteizko Autobus Geltokira eta hiriko erdigunera: Gasteiz Aireportuko autobus zerbitzua.
GASTEIZTIK AIREPORTURAKO IBILBIDEA:
AIREPORTUTIK GASTEIZERAKO IBILBIDEA:
Gasteiztik 8 kilometrora, Bilbotik 58 kilometrora eta Donostiatik 116 kilometrora