Hondarribian dago, Bidasoa ibaiaren estuarioaren ondoan, Donostiatik 22 km-ra. Aireportutik Gipuzkoako herrietara joateko, linea asko daude. Batez ere zirkulazio nazional erregularra du, bai eta nazioartekoa ere. Garraio publikoan irits gaitezke bertara; izan ere, Ekialdebusen linea ugarik Gipuzkoako hainbat udalerrirekin (Hondarribia, Irun, Errenteria, Donostia...) lotzen du aireportua.
Aireportutik Autobusak:
Aireportuko aparkalekua estrategikoki kokatuta dago, terminaletik metro gutxira. Bi minutuan lasai asko irits daiteke bertara. Donostiako aireportuan taxi geltoki iraunkor bat dago, bai eta autoak alokatzeko enpresak ere. Aireportuko informazio gunean panel finkoak eta gailu elektronikoak daude, eta gune hori Eusko Jaurlaritzaren informazio turistikorako gunean dago txertatuta, iritsieren atartean.
Zerbitzuak: Autoen alokairua / Autobusak / Taberna/kafetegia / Kutxazain automatikoa / Metereologia Institutu Ofiziala / Merkataritza-informazioko bulegoa / Parkinga / Polizia / Egunkariak eta aldizkariak / Galdutako ekipajeen zerbitzua / Taxiak / Telefono publikoa
Datu interesgarriak
Calle Gabarrari, 22
- 20280
Hondarribia
Donostiatik 22 Kilometrara, Bilbotik 119 Kilometrora eta Gasteiztik 118 Kilometrara