Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Enogastronomia

Euskadiko Jatetxeak

El Palacio

Produktu Cluba
  • El Palacio jatetxea
    El Palacio jatetxea

El Palacio

Hotel URH Palacio de Oriol hotel dotorean dagoenez, ezin da gutxiago espero El Palacio jatetxetik. Eremu dotorea eta fina da, eta bezeroa bertako eskaintza zaindua dastatzera gonbidatzen du. Euskal sukaldaritza tradizionala du oinarrian, baina elementu abangoardista eta modernoak erabiltzen ditu; betiere, bertako gastronomiaren sustraiak errespetatuz, eta kalitate handiko produktu freskoak erabiliz. Jatetxeko kartan hauek aurki ditzakegu: foie terrina konpota gozo eta tostadekin; arrautza lehertuen kazolatxoa Gernikako piperrekin; barazki parrilada Romescu krematsuarekin; hegaluze tatakia testuradun tipulekin; erreboiloa labean Bilboko erara eginiko olio errearekin; idi buztan baldosa ardo beltzaren saltsan eta patata morearen krematsuarekin; edo entrekota Gernikako piperrekin eta piperbeltz saltsarekin. Askotariko plater paregabeak eta kalitate handikoak dira, eta horien zaporea are gozoagoa da inguruaren edertasunari eta jatetxearen dekorazio klasiko bezain abangoardistari esker.


Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Helbidea:

Avda. Cristóbal Murrieta, 27  - 48980  Santurtzi

Telefonoa:   +34 944 934 100Telefonoa:  

+34 944 934 100

Euskadi, auzolana