Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Enogastronomia

Euskadiko Jatetxeak

Gamón14

  • Gamón14 jatetxea
    Gamón14 jatetxea

Gamón14

Epela, hurbilekoa eta azken xehetasunak ere zaintzen dituena. Horrelakoxea da Errenteriako Gamón14 jatetxea. Bertako kapitain Igor Pazosek, Josean Aguirrek eta Arkaitz Etxartek harmonia ezin hobean kudeatzen dute, eta, horrenbestez, plater paregabe eta kalitate gorenezkoez goza daiteke jatetxean, eta anoa gozoz edo ogitarteko eta pintxo praktikoz tabernan. Gamón14 jatetxeak eskaintza tradizionala du, baina ukitu abangoardistekin eta egile ukituekin. Modernotasun hori, gainera, eremuaren dekorazioan ere ikusten da: estilo nordikoko egur argi bezain beroa du, eta umorez, gustu onez eta, batik bat, maitasunez betetako elementu artistiko abangoardistekin konbinatzen da. Hori guztia, askotariko eremu horrek behar duen praktikotasuna ahaztu gabe. Etxeko espezialitateak dira, besteak beste: txipiroia bere tintan, askotariko kroketak, untxi konfitatua alioliarekin, tenperatura baxuan eginiko arrautza datil eta txistorrarekin, idi buztana, antxoak eta legatza saltsa berdean. Leku ezin hobea da edozein unetarako.


Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Helbidea:

Alameda de Gamon 14  - 20100  Errenteria

Telefonoa:   +34 943 577 035Telefonoa:  

+34 943 577 035

Helbide elektronikoa:

info@gamon14.com

Euskadi, auzolana