Non jan
Euskadiko Jatetxeak
Hotel Nagusi Murgian dago (Araba), eta bertako jatetxearen goiburua "A la brasa" (txingarretan) da
Horrenbestez, ez dago esan beharrik txingarretan egindako platerak maite dituztenek aukera zabala izango dutela.
Jatetxeak hoteleko bezeroentzako nahiz jatetxera soilik doazenentzako menuak eskaintzen ditu. Besteak beste, plater hauek dasta daitezke: sardina ketu eta tomate marmelada entsalada, eper entsalada, txurraskoa txingarretan, txahal entrekota parrilan, atun tatakia eta laranja olioa edo txahal txuleta.
Plater horiekin batera, ardo aukera zabala dasta daiteke.