Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Enogastronomia

Ardo upeltegiak Euskadin

Mayor de Migueloa upategiak

Produktu Cluba
  • Mayor de Migueloa upategiak
    Mayor de Migueloa upategiak

Mayor de Migueloa upategiak

Mayor de Migueloa upategiak jatortasunaren eta tradizioaren sinonimoa dira. Guardiako ehunka urteko kale estuetan dagoenez, jatetxea, upategia eta ostatua hartzen dituen eraikinera sartzea iraganera bidaiatzea da. Orduak geratu egin direla ematen du Mayor de Migueloan, etxeko ardoaren kasuan izan ezik; ardoak, uztaz uzta, denboraren igarotzearen zaporea jasotzen jarraitzen du.

 

Jatetxeko elikagaientzat ere ez da pasatzen denbora; izan ere, sasoian sasoikoak direnez, Arabako paisaien lurretako eta natura bizieneko aromak jariatzen dituzte. Jauregia 1988an berritu bazen ere Espainiako enoturismoan aitzindari izateko, eraikina 1619koa da berez, eta harrizko horma lodiak eta ehunka urteko habeak ditu oraindik. Hori horrela, ardoaren historia bizia da, eta ardoa ikusteko, usaintzeko, dastatzeko, ukitzeko eta entzuteko moduko leku bihurtzen du.

 

Jauregiaren barruan, hotza sentitzen da, baina baita eraikina babesten duten harrien epeltasuna ere; upategietako horma lodien isiltasuna antzematen da, baina baita une paregabeak bizitzeko jatetxeko mahaien inguruan esertzen diren pertsonen soinuak ere. Sentsazio horiek erakusten dute, hain justu, Mayor de Migueloak espazio horren jatorrizko itxurari eusten diola; gainera, egungo erosotasunarekin konbinatzen duenez, jauregian etxe giroa gailentzen da.

 

Jauregian eskainitako janari gozoaz eta ostatuaz gain, bertako erakargarritasun nagusietako bat 1919ko koba da; bertan baitaude etxeko ardoak. Upategiaren bihotza 10 metroko sakoneran dago, eta txikiak garela sentiaraziko gaitu urteen igarotze geldiezinean. Bestalde, bake eta erosotasun sentipena ere izango dugu, eta mahastizaintza tradizioaren erdigunea eta funtsa ezagutzeak eragindako emozio eta asaldurarekin batera biziko dugu.

 

 

Bisitak: Bisita upategira eta etxeko ardoak eta pintxo bat dastatzea. Bisitak 45 minutu irauten du, gutxi gorabehera. Ordutegia: Larunbat eta igandeetan, 11:00etan eta 12:00etan / Beste ordutegi batzuk, eskatuz gero. Prezioa: 5 €/pertsona

 

Dastatze ikastaroak: Errioxako ardoen munduan gehiago murgildu nahi izanez gero, jarduera hau gomendatzen dizugu; honi esker, ardoaren sekretuak ezagutuko dituzu... Prezioa eta ordutegia: zehazteke.


Zerbitzuak: Ardo-dastatzea / Jatetxea / Ardoen salmenta / Bisita gidatuak / Upeltegia

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Helbidea:

Hotel Posada, Calle Mayor, 20  - 01300  Laguardia

Telefonoa:    +34 647 21 29 47 /  +34 945 600 187Telefonoa:  

 +34 647 21 29 47 / +34 945 600 187

Helbide elektronikoa:

reservas@mayordemigueloa.com

Euskadi, auzolana