Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Enogastronomia

Ardo upeltegiak Euskadin

Marquesa-Valserrano upategiak

Praktika OnakProduktu ClubaEuskadiko Turismo Etika
  • Marquesa-Valserrano upategiak
    Marquesa-Valserrano upategiak

Marquesa-Valserrano upategiak

Villabuena-Eskuernaga udalerrian, ehunka urteko eta familiako mahastizaintza tradizioa bizi-bizirik dago eta Marquesa-Valserrano upategietan sortzen diren botiletan sartuta irauten du. Kantabriar mendilerroan kokatutako eta eguzki epeletik datorren urre koloreko tonu aldakorrek koloreztatutako mahasti okertuetatik datoz ardo honen barietateak.

 

Upategiaren nortasun aldaezina mahasti zahar eta ekoizpen eskasekotik badator ere, familiako plantazio berriekin uztartu ondoren, Marquesa-Valserrano upategiko ardoak historia, kalitatea, nortasuna eta, batik bat, moldakortasuna jariatzen ditu. Moldakortasun horri esker, garai eta premia berrietara egokitu da eta gustu mota guztiak asetzen ditu. Horregatik, mahastietan barietate hauetako mahatsak dituzte: tempranillo, mazuelo, garnacha, graciano eta viura. Nolanahi ere, ardoen funtsa ez da soilik familiako mahastietako 75 hektareatan sortzen.

 

Upategiaren erraiek ere ardoa egiteko modu paregabearen erritmoa ezartzen dute: 200 urteko horma sendoz inguratutako kobetan, ardoei eta ardoen kalitate eta ekoizpenari ehun urtez eusteko; hainbat herrialdetatik datozen upeletan, ardoak astiro-satiro zahartzeko eta bizitasun eta dotoretasun berezia hartzeko; eta botilategietan, ekoizpenak irauteko, sendotasun eta funts paregabeak ematen dizkion heldutasunera iristeko. Upategietatik ibilbide bat eginez antzeman dezakegu De Simón familiaren bosgarren belaunaldiak ardoarekiko duen pasioa, mahastizaintza tradizioari aldatu gabe eutsi baitio, klimaren edo merkatu aldakorraren oztopoak gorabehera. Klan hori uztaz uzta ekoizten duen ardoen familia askotarikoarekin soilik pareka daiteke, eta, oro har, lurrarekiko eta lurraren fruituekiko gurtza eta errespetua irudikatzen dute.

 

Bisita motak: VALSERRANOREN JATORRIA: Bidaia bat familiako upategitik, ehunka urtetako "kobetatik" paseatuz. Bisita amaitutakoan, bi ardo dastatuko dira, azalpenekin. Iraupena: 30-40 min. gutxi gorabehera.

 

MARQUESA - VALSERRANO UPATEGIETARA BISITA: Upategia osorik bisitatuko da, jatorritik gaur egun arte, eta ardoa egiteko eta ontzeko prozesuak azalduko dira. Amaitutakoan, hiru ardo dastatuko dira, azalpenekin, eta gosegarri bat ere jango da. Iraupena: 60 min. gutxi gorabehera.

 

VALSERRANO PREMIUM BISITA ETA DASTATZEA: Paseo bat ehunka urteko "kobetatik" hasita upategi osoan, historia eta ardoa egiteko eta ontzeko egungo prozesuak erakusteko. Bisita kopa eskuan hartuta egingo da, eta ibilbidean, ekoizpen prozesuko edota ondutako hiru ardo dastatuko dira. Ibilbidea amaitutakoan, berriz, prozesua amaitutako hiru ardo dastatuko dira, Errioxako produktu tipikoren batekin batera. Iraupena: 120 min. gutxi gorabehera.

 

PREMIUM BISITA MAHASTIRA: Mahasti berezietakoren batetik igaroko gara, eta bizitzaren ziklo begetatiboa eta finkaren ezaugarriak azalduko dira. Mahastian egingo den ibilbidean ardo bat dastatuko da, eta amaitzeko, ehunka urteko "kobak" bisitatu eta hiru ardo dastatuko dira Wine Bar txokoan. Iraupena: 120 min. gutxi gorabehera. Bisita egunak: astelehenetik ostiralera, eta soilik maiatzetik urrira. 2-4 laguneko taldeak. - Hizkuntzak: gaztelania, ingelesa eta frantsesa. - Bisita egunak: erabilgarritasunaren arabera, kontsultatu ordutegiak (astelehenetik ostiralera goiz eta arratsaldez, eta larunbatetan, goizez).

 

VALSERRANO WINEBAR: Winebar & Shop txokoan upategiko edozein ardo dasta daiteke kopan, bisitaren bat egin ala ez. Gainera, edozein ardo eros daiteke bertan, bai eta ardogintzarekin lotutako beste produktu batzuk ere. Irekiera ordutegia: astelehenetik ostegunera, 09:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 17:00etara. Ostiraletan eta larunbatetan, 10:00etatik 13:30era. Bisitei, jarduerei edo dastatzeei buruzko informazio gehiago izateko, jarri harremanetan upategiarekin: visitas@valserrano.com edo +34 945 609 085.


Zerbitzuak: Ardo-dastatzea / Ardoen salmenta / Bisita gidatuak

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Helbidea:

C/ Herrería 76  - 01307  Villabuena de Álava/Eskuernaga

Telefonoa:   +34 (+34) 945 60 90 85Telefonoa:  

+34 (+34) 945 60 90 85

Helbide elektronikoa:

info@valserrano.com

Euskadi, auzolana