Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Enogastronomia

Ardo upeltegiak Euskadin

El Mozo Wines upategiak

Produktu Cluba
  • El Mozo Wines upategiak
    El Mozo Wines upategiak

El Mozo Wines upategiak

El Mozo Wines upategiaren bultzatzaileen aitona-amonek duela hainbat hamarkada hasitako tradizioarekin jarraitzea bezalakorik ez dago, baina, gainera, ukitu moderno, fresko eta ausart batekin. Ardoaren munduan ezarritako arauak hautsiz, El Mozo Wines, lehen begiradan, bere filosofia ezin hobeto ordezkatzen duen izen bat izateagatik da nabarmena.

 

Markak upategiaren kapitainak izan ziren aitona-amonek hasitako tradizioa jasotzen du ("El Mozo" izenarekin), baina jabeen jokabide gaztea ere erakusten du ("Wines" gehitzean). Ardoen familiaren izena deigarria da berez; nolanahi ere, haien produktuen izenak liburu baten izenburuak edo elezahar mitologikoak izan daitezke.

 

Etiketek ez dute inor epel uzten: Malaspiedras, Herrigoia, El Cosmonauta y El Viaje en el Tiempo eta El Cosmonauta en el Barranco de Agua. Botilek beren ekoizpen prozesuan izan den maitasuna eta zehaztasuna adierazten dute. Familiako mahastiak 9 hektarea txikitan sortu ziren, 18 lursail txikitan banatuta. Jabeen aitona-amonek eta gurasoek duela 70 urte landatu zituzten mahasti horiek. El Mozo Wines gutxi bezalako mikro-ardo bat da: produktuaren kalitatea eta naturaren ongizatea da nagusi beste ezeren gainetik.

 

Mahastizaintza prozesu tradizional, jasangarri eta organiko bati esker, mahatsaren propietate naturalak ia-ia ez dira ukitzen. Horregatik, ardoek zentzumenen arloko esperientzia epikoa eskaintzen dute; ardoei esker, naturaren funtsa dastatu, usaindu eta heldu dezakegu: fruituak eta koloreak, denboraren igarotzeari esker jaioak eta Arabako Errioxako lau urtaro bizien tonu amaigabeek bustiak. Etiketa originalez eta izen irudimentsuez harago, upategi txiki honetako ardoek garbitasuna eta pasioa erakusten dute; hori dela eta, El Mozo Wines produktu bat baino, ardoaren eta familiaren aldeko maitasun bizi baten mamitzea da.

 

Bisitak: Astelehenetik larunbatera: 10:00 - 13:00 eta 17:00 - 19:00 / Igandeak: 10:00 - 14:00


Zerbitzuak: Ardoen salmenta / Bisita gidatuak

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Helbidea:

Calle Arregoia 1  - 01308  Lanciego/Lantziego

Telefonoa:    +34 658 737 625Telefonoa:  

 +34 658 737 625

Helbide elektronikoa:

info@elmozowines.com

Euskadi, auzolana