Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Enogastronomia

Ardo upeltegiak Euskadin

Amaren upategiak

Produktu Cluba
  • Amaren upategiak
  • Amaren upategiak
  • Amaren upategiak
  • Amaren upategiak

Amaren upategiak

Amaren upategiak, kalitate goreneko ardoak baino askoz gehiago dira. Lan gogorrari, tradizioari, mahastietako lanari, eskulanari, etxekoari eginiko oda bat da; eta osagai horiek guztiak oinarri batek eusten ditu: Ángeles, upategiaren bultzatzaile Juan Luis Cañasen amak. Hortik dator upategiaren izena, Amaren, "amarena" esan nahi baitu. Hain zuzen ere, lan gogorra eta ardogintzarekiko maitasuna dira Amaren ardoak egiteko prozesuaren ezaugarriak. Etxeko 60 urtetik gorako mahastiek 22 hektarea hartzen dituzte eta 30-60 urte artekoek, berriz, 30 hektarea. Hainbat lursailetan banatuta daude, eta gutxitan izaten dira hektarea bakar batekoak. Gainera, mahatsondoen batez besteko adina oso handia da, eta ehun urtekoa izatera ere irits daiteke. Horiek guztiek denboraren igarotzearen eta naturaren bide hauskaitzaren funtsa jasotzen dute. Ezaugarri horiek bost zentzumenek hautemateko modukoak bihurtzen dira. Mahasti paregabe eta bakarrak dituzte; horrenbestez, zaintza zehatzak behar dituzte: laboreetarako erasokorrak diren produktuak erabiltzea debekatuta dago eta organikoak bultzatzen dituzte. Era horretara, ingurumena ahal bezain gehien zaintzeaz gainera, kontsumitzaileen ongizatea ere zaintzen da, upategiaren hurbilekoaren eta etxekoaren aldeko filosofia nabarmenduz eta, batik bat, Ángelesen amatiar espiritua goratuz. Hurbiltasuna, ordea, bat etor daiteke zorroztasunarekin, eta tradizionala dena berritzailea denarekin. Are gehiago, Amaren upategiak lau berezitasun ezin hobeto betetzen ditu. Upategiko ardoak ez dira urtero ekoizten, mahastien kalitateak horretarako aukera ematen duenean soilik baizik; mahats biltzea eskuz egiten da osorik eta lursailetako bakoitzak norako bat du izendatuta, ekoizpenaren, orientazioaren, kokapenaren, lurraren eta mahatsondoen adinaren arabera; mahatsa, gainera, plastikozko kaxa txikietan jasotzen da, eta upategira iritsitakoan, eskuz gainbegiratzen dira mahats mordoak lehenengo eta mahats aleak ondoren, banan-banan. Upategiak ekoizpen sistema modernoak ere baditu, egurrezko tintez eta altzairu herdoilgaitzezko gordailu txikiz osatuta, ardoak kalitate goreneko haritz frantziar eta amerikarreko upeletan zahartzeko. Amaren upategiko teknika abangoardistek ederki bat egiten dute upategiko instalazioen ehunka urteko edertasunarekin. Ardoak dauden koba XVI. mendean egin zen zizelez, eta bisitatu beharreko lurpeko mirari ederra da; gainera, ardoa eskuz egin daitekeela irudikatzen du, tradizioari bizirik eutsiz baina elementu abangoardistak sartuz. Upategiko bost ardoek irudikatzen dute, hain zuzen ere, bat egite hori: Blanco Barrica, Crianza, Ángeles de Amaren, Reserva Tempranillo eta Monovarietal Graciano. Amaren omenaldi ederra da Juan Luis landaz eta landako fruituez maiteminarazi zuen emakumeari; baina, batik bat, upategia asmoen adierazpen bat da. Upategiak artisau erari eustearen alde egin du, funtsezkoa denari, natura errespetatzeari, eta, nagusiki, kalitateari, kantitateari baino. Bisita motak Enologo egun batez: Kopa eskuan hartuta, bisitariak upategiaren barrunbeak, filosofia eta ardo bereziak egiteko eremua ezagutuko ditu. Ardook lursailka egiten dira eta hautaketa gorenaren fruitua dira. Ardo horien koloreari, aromari eta gustuari esker, upategiaren arima ezagutuko dugu. Puntu honetan, teoriatik praktikara igaroko gara; hain zuzen, egun batez enologoak izatera jolastuko gara eta ardo paregabe bat diseinatuko dugu, geure coupage eginez. Dastaketa izango da bisitaren gailurra. Dena dela, aurretik, XVI. mendeko koba batean sartzeak eragiten dituen sentipen magikoa biziko dugu. Bi aukera daude: - A aukera: o Bisita gidatua. o Ibilbidean 4 ardo dastatzea. o Mokadutxo bat egitea Amaren Crianza ardoarekin. o Oparitzat kopa + kopa eramailea. - B aukera: o Bisita gidatua. o Ibilbidean 4 ardo dastatzea. o TOKIKO PRODUKTU TIPIKOEN TAULA, Ángeles de Amaren ardoarekin. o Oparitzat kopa + kopa eramailea. Bisitaren iraupena: 60 minutu, gutxi gorabehera. Hizkuntzak: gaztelania / ingelesa. Garrantzitsua: bisitak aldez aurretik hitzartu behar dira telefonoz (945 17 52 40) edo posta elektronikoz (info@bodegasamaren.com). Barietateen artean: Bisita honetan, aurreko bisitako jarduera berdinak egingo dira, baina bilduma esklusibo bateko Garnacha zaharreko barietate bakarreko ardo bat dastatzearen sentipen magikoak bizitzea ere gehituko da. Prezioa: Helduak: 25 € / Haurrak: 4 € (10 urte arte doan). Honako hauek ditu barne: Bisita gidatua. Ibilbidean 5 ardo dastatzea. TOKIKO PRODUKTU TIPIKOEN TAULA, Amaren Reserva 60 ardoarekin. Oparitzat kopa + kopa eramailea. Bisitaren iraupena: 75 minutu. Hizkuntzak: gaztelania / ingelesa. Garrantzitsua: bisitak aldez aurretik hitzartu behar dira telefonoz (945 17 52 40) edo posta elektronikoz (info@bodegasamaren.com).


Zerbitzuak: Ardo-dastatzea / Ardoen salmenta / Bisita gidatuak

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Helbidea:

Villabuena-Eskuernaga errepidea 3. zk.  - 01307  Samaniego

Telefonoa:    +34 945 175 240Telefonoa:  

 +34 945 175 240

Helbide elektronikoa:

info@bodegasamaren.com

Euskadi, auzolana